Pausoz-Pauso haurren gehiegizko pisuari aurre egiteko eskuhartze programa da, familiarra, intentsiboa, taldekoa, diziplina anitzekoa eta doakoa. Taldea 4 pediatrak eta 2 nutrizionistak osatzen dugu, modu koordinatuan lan eginez familiei laguntza integrala eskaintzeko. 2011tik, familiekin batera lan egiten dugu, haurren osasuna eta ongizatea hobetzen lagunduko duten bizi-ohitura osasungarriak ikasten eta txertatzen laguntzeko, bai orain, bai etorkizunean.
Gaur egun, programa Osakidetzarekin eta Donostiako eta Errenteriako Udalekin lankidetzan garatzen da, haurren osasuna sustatzeko eta gehiegizko pisuaren ondorioak epe luzera prebenitzeko ahaleginak batuz.
Equipo PAUSOZ-PAUSO:
Pediatras: Elena Alustiza, Irene Ozcoidi, Olaia Sevilla, Elene Larrea
Nutricionistas: Amaia Perales, Garbiñe Aizpuru, Izaskun Irulegui, Beatriz Zulueta
Europako Pre-STARt (Prevention Strategies for Adolescents at Risk of Diabetes) proiektuan lan egin nuen. Bizi-estiloa aldatzeko programa da, nerabeei eta haien familiei zuzendua, diabetes 2 garatzeko arrisku-faktoreak murrizteko. Emaitzak Anales de Pediatrian argitaratu genituen. Eta 2021 urteko aldizkari zientifiko honetako artikulurik onena izendatu zuten
2023tik, Donostia Unibertsitate Ospitaleko ikerketa proiektu batean ari naiz nutrizionista gisa, obesitatea tratatzeko kirurgia bariatrikoa egiten zaien pazienteen nutrizio jarraipena egiten. Bai kanpo kontsultetan, bai taldekako saioetan, ikaskuntza partekatua eta egoera berrira egokitutako elikadura ohitura osasuntsuak hartzea sustatzen dugu. Lan horrek aukera ematen dit praktika klinikoa eta ikerketa uztartzeko, eta, horrela, ebakuntza egin zaien pertsonen arreta eta osasun emaitzak hobetzen laguntzen dut.
Urteak daramatzat lankidetzan beste profil profesional batzuekin, hala nola dietista-nutrizionistekin, pediatrekin, zirujauekin, mediku espezialistekin eta psikologoekin, arreta klinikoa aberastuz hainbat ikuspegi eta ezagutzatatik
LA NEVERA DE LOS SOLTEROS SANOS liburua. Egileak: Garbiñe Aizpuru, Amaia Perales eta Leila Pérez
Lehen hitzordu bat eskatzeko:
Jarraipen hitzordu bat eskatzeko:
(soilik kontsultako pazienteentzat)