90 minutu / 43€
Informazioarenbilketa elkarrizketa pertsonal bidez: historia klinikoa, historia dietetikoa, ohiturak, otorduen antolaketa eta elikagaiak harzteko maiztasuna. Elikadura plan pertsonalizatua diseinatu
60 minutu / 43€
Neurri antropometrikoak hartu, bioinpedanziometria eta indizeak kalkulatu. Helburuak finkatu. Elikadura eta ariketa fisikoaren planak zehaztu
40 minutu / 33€
Elikadura plana, helburu pertsonalak eta ariketa fisikoaren plana betetzen direla berrikustea. Motibazioa, lorpenak eta zailtasunak. Aldaketa prozesu hau errazteko tresnak eman
Ohiko galderak
Sufriaraziko nauen dieta bat hasiko al dut?
Ez, inola ere ez. Ez duzu dieta murriztailerik hasiko. Baizik eta zure gorputzarekin modu osasungarri, malgu eta adeitsuan elikatzen ikasiko duzu. Zure bizitzan sartzen dituzun aldaketa guztiak denboran zehar mantendu ahal izateko prestakuntza izango da
Baina dieta murriztaile bat jarraitzen ez badut, ez dut pisurik galduko
Elikadura osasuntsua, nutrizionalki osoa, janari errealarekin eta noizbehinkako kapritxoekin, hartzen hasten bazara, bizi ohitura batzuk sortuko dituzu, epe labur edo ertainera zure gorputz osaera hobetzeko eta etorkizunean gaixotasunak izateko arrisku faktoreak murrizteko
Zein da ikaskuntza honen helburua?
Azken helburua autozaintzan trebatzea da. Zure gorputzak osasuntsu bizitzeko behar duena jaten ikas dezazula. Eta janariaz eta elikagaiak prestatzeko prozesuaz goza dezazula, zure gorputza zaintzeko
Zenbatean behin izaten dira saioak?
Ez dago nahitaezko eperik. Ohikoena da lehen eta bigarren saioen artean 2 aste inguru igarotzea. Eta jarraipen saioetan denbora hori mantendu edo handitu daiteke. Aldatu egiten da pazienteen beharren eta egoera pertsonalen arabera
Lehen hitzordu bat eskatzeko:
Jarraipen hitzordu bat eskatzeko:
(soilik kontsultako pazienteentzat)